1995etik Aurten Bai Fundazioak ahalegin handia egin du euskara teknologia berrietan txertatzeko, eta horretan emandako urratsak sortutako produktuetan ikus daiteke: Sinonimoen hiztegia, Euskal Herriko museoak , Bizkaia mendiz mendi,Ixabel multimendiala, 3000 hiztegia, Euskal Herriko hizkuntza atlasaren antologia , Euskara aldizkaria, ...
Ikus daitekeenez, gehienbat, material berriak egiten jardun du, bai irakaskuntzarako, baita beste arlo batzuetarako ere. Produktuen aukera zabala du, bai CD-Rom formatoko hiztegiak, bai nork bere kabuz euskara ikasteko programa, baita aisialdirako aukerak ere.
Lankideen eta bezeroen artean, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, HABE, EHU eta Euskaltzaindia daude, besteak beste
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|