AURTEN BAI irabazteko asmorik gabeko kultura-fundazio pribatua da eta euskal kultura eta hizkuntza sustatzea eta zabaltzea du helburu nagusi, beti ere teknologia aurreratuenak baliatuz.
Aipatu helburu hori lortzeko egindako bidea luzea izan da, eta eskuartean izandako proiektuak asko. Hemen batzuk aipatzearren ondorengoak gogoratuko ditugu:
1986-1990 Alfabetatze kanpainak Bizkaian. Bizkaiko Aldundiarekin batera, herri gehienetan taldeak sortu ziren, urtean 1.000 pertsonatik gora aritu ziren aipatu taldeetan.
1990-1993 Argentinan euskara eskolak. Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Bertan urtean barnetegi bi eratzeaz gain, egungo sarea eratu zen, orduan erain zen egun dagoena, horretarako hasierako egitasmo hartan parte hartu zutenen inplikazioa bultzatu zen , hau da, orduko ikasleak oraingo irakasleak dira.
1990-1992 LETRAKIT kanpaina, Euskaltzaindiarekin batera. Lurralde guztietan alfabetatzea bultzatzeko erakusketa ibitaria.
1991 KLASIKOAK Literatura klasikoaren euskarazko itzulpenen bilduma. EHUko Euskara Instutuarekin lankidetzan egindakoa.
1991-2004 Euskara irakulegoa Poznaneko filolofigia hispanistikoko fakultatean. Polonian. Bizkaiko Aldundiarekin batera.
1992- Zornotzako Barnetegiaren kudeaketa.
1994-1997 LARRAMENDI euskara-eskolak programatzeko eta materiala kudeatzeko programa informatikoa. Materialak gaika eta trebetasunka sailkatuta dituenak. Ulibarri euskaltegiarekin eta EITBrekin batera elkarlanean egindakoa.
1995-2000 HEZINET euskara irakasteko tresna telematikoak sortzeko proiektua. EHUko Informatika Faltutatearen, HABEren eta BASS enpresaren lankidetzarekin burututako proiektua.
1998-2010 HGBE/EBLUL Bureau hau Europako elkarte bat izan da, eta bere baitan Europako Batasuneko herrietan dauden hizkuntza-gutxiengoak eta hizkuntza gutxituak biltzen zituen. Europako Batzarraren laguntza zuen, eta horren kontsulta-organoa zen. Bureau-a estatu-batzordeen arabera antolatuta zegoen, eta hor estatu guztien hizkuntza-gutxiengoak eta hizkuntza gutxituak zeuden ordezkatuta.
1999-2001 CIBERBIBLIO Euskal Herrian editatutako programa interaktiboz osatutako liburutegi birtuala, EHUko informatika falkutaterekin lankidetzan egindakoa.
2004 HATOR El Correo egunkariarekin batera euskara hutsean gazteei zuzendutako interneteko ataria.
2000-2007 BOGA euskara internet bidez ikasteko programa. Egun HABEren eskutik euskaltegi askok eskaintzen dutena.
2007-2010 EUSKAL GRAMATIKA sarean proiektuaren laguntzailea EHUko Euskara Institutuak burututako ekimena.