BOGA


BOGA internet bitartez euskara ikasteko sistema da. BOGA barnetegiak egindako produktua da eta, HABErekin sinatutako akordioari esker, egun edozein euskaltegik eskain dezake.

BOGAk, C2 kenduta, beste maila guztiak eskaintzen ditu lau ikastarotan banatuta. Ikastaro bakoitzean 3 multzo daude eta multzo bakoitzak 5 estrato ditu.  Gainera estrato hauetako bakoitzak 10 saio ditu. Saioak ohiko klaseak bezala antolatu dira, beraietan irakaslearen azalpenak,helburen aurkezpenak, aurkezpen horiek egiteko eta helburuak lortzeko elkarrizketak dira oinarri. Estrato bateko saioetako elkarrizketek istorio bat osatzen dute eta berari lotutako ariketa multzoa duzu saio bakoitzean.

Gainera, programak beste baliabide batzuk eskaintzen ditu: laguntza, gramatika, mezularia, hiztegia ...

Informazio gehiago hemen

Larrea auzoa, z/g • 48.340 Amorebieta-Etxano • Tel. 94 630 8304
Bikain - Euskararen Kalitate Ziurtagiria